Itxi

telebista

22:30etik

Uruguain izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EITB

Roberto Vazquez kazetariak Hegoamerikako herrialde hau ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Roberto Vazquez (ezkerra) 'Vascos por el Mundo' saioaren kazetaria

    Roberto Vazquez (ezkerra) 'Vascos por el Mundo' saioaren kazetaria

Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Uruguai ezagutuko du. Euskal Herriak dituen biztanle kopuru berdintsua du herrialdeak, eta haien artean oso erraza da euskaldunak topatzea.

Roberto Vazquez kazetariak tangoa, matea, haragi errea eta futbola ezaugarri dituen herrialde horretara eramango gaitu. Uda garaian, Punta del Este da lekurik turistikoena, Rio de la Platak eta Ozeano Atlantikoak bat egiten duten tokia. Paradisuan deskonektatzeko, Polonio lurmuturra da tokirik aproposena.

Leku zoragarri hauek guztiak ezagutzeko, Uruguain bizi diren bost euskaldun izango ditu bidelagun Roberto Vazquezek: Leire, Guillermo, Marta, Ibai eta Garazi.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.