telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Alegian izango da gaur
EiTB
Hervé Tenou apaizaren kontuak, Martin Lasaren arrantzari buruzko istorioak eta Iñaki Mezquita 'Txete'ren argazkiek osatuko dute saioa.
-
1'Historias a Bocados' Alegian izango da larunbatean.
Joseba Arguiñano Gipuzkoako Alegia herrira joango da gaur, bertako hainbat bizilagunekin hitz egitera 'Historias a Bocados' saioan. Hasteko, Hervé Tienou apaizarekin izango du hitzordua. Malikoa da, eta Alegiako eta inguruko hainbat herritako apaiza da. Mezak euskaraz ematen ditu, gainera. 1999tik hona joan-etorrian dabil, baina azken bost urteetan Euskal Herrian bizi da. Biriketako minbizia atzeman zioten eta tratamendua ondo dihoakio.
Martin Lasak, berriz, arrantzarako zaletasuna du, Josebak bezala. Martinek, heriotzarik gabeko arrantza egiten du, eta amuarrainak harrapatzen ditu. Berak egiten ditu 'euliak', kolore eta forma guztietako amuak.
Iñaki Mezquita Txete naturazalea da txikitatik. Oso gazte hasi zen argazki-kamerarekin intsektuei argazkiak ateratzen, eta sorgin-orratzak dira bere kuttunenak. Milaka argazki atera ditu, eta horietako batzuk erakutsiko dizkio aurkezleari.
'Historias a Bocados' 20:00etan izaten da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.