telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioak Leitzara txangoa egingo du gaur
EiTB
Iñaki Perurena, Oinatz Bengoetxea eta Jose Mari Garciarenak hartuko dute Joseba Arguiñano aurkezlea.
-
'Historias a Bocados' saioak Leitzara txangoa egingo du igande honetan.
Joseba Arguiñano Historias a Bocados saioko aurkezlea Nafarroako Leitza herrian izango da gaur. Iñaki Perurena, Oinatz Bengoetxea eta Jose Mari Garciarena, Martin Garciarena aizkolariaren semea, izango ditu bertan bidelagun.
Puntako kirolarien jaioterria da Leitza, eta tartean dago Iñaki Perurena harri-jasotzailea. Perurenarekin egingo du lehenengo hitzordua Arguiñanok. Hamaika jardun egiten ditu harri-jasotzaileak Leitzan; besteak beste, Peru Harri museoaren kudeaketa.
Leitzako kirolari handia da Oinatz Bengoetxea ere. Pilotariak ia 17 urte egin ditu profesional mailan, eta hiru txapel irabazi ditu dagoeneko. Kontu ugari astinduko ditu aurkezlearekin, eta pilotan ere ibiliko dira.
Jose Mari Garciarenak baserrian gordetzen dituen familia-altxorrak erakutsiko dizkio Arguiñanori. Arbasoek erabili zituzten lanabes eta tresnak dira, baita familiaren objektu pertsonalak ere; bere aitak eta berak erabilitako sehaska edo gurasoek Bilbora eta Donostiara egin zuten ezkonbidaian erabilitako maleta, kasu.
Historias a Bocados igandetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.