Itxi

telebista

22:30etan

'Txokolate apur bat' filma, gaur gauean, ETB1en

'SPrako tranbia' Unai Elorriagaren eleberrian oinarritutako filma da Aitzol Aramaio 2011n hildako zinema-zuzendariak gidatutakoa.

0:21
'Txokolate apur bat'

Txokolate apur bat Aitzol Aramaio 2011n hil zen zinema-zuzendariaren filma izango da ikusgai gaur gauean ETB1en. SPrako tranbia Unai Elorriagaren eleberrian oinarritutako filma da, eta Barbara Goenaga, Hector Alterio, Daniel Brühl eta Julieta Serrano ditu protagonista.

Lucas (Hector Alterio) eta Maria (Julieta Serrano) neba-arrebak adinekoak dira dagoeneko, eta urte askotako oroitzapenekin bizi dira etxean. Badakite lehenago edo geroago, batak besteak baino lehenago, azken bidaia egin beharko dutela. Lucas erietxetik aterako da, eta Marcos (Daniel Brühl) gazte okuparekin egingo du topo etxera heltzean. Marcosek akordeoia joaz ateratzen du bizimodua, eta galdera asko ditu erantzunik gabe. Roma (Barbara Goenaga) erizaina da. Bere gelatik ikusten dituen ikuspegiak edertzeko, leihoak margotzea gustatzen zaio.

Ez dakite noiz, baina patuak batu egingo ditu guztiak, zaharren bizimoduak gazteengan eragina izango du, eta horrek bizipoza, maitasuna eta argitasuna ekarriko ditu.

Ez galdu Txokolate apur bat filma, gaur, 22:30ean, ETB1en.