telebista
20:00etan
Izurtza, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan
EiTB
Joseba Arguiñanok bertako zenbait bizilagunen istorioen berri izango du.
-
Izurtza, 'Historias a Bocados' saioan, igande honetan.
Izurtzan izango da Joseba Arguiñano gaur 'Historias a Bocados' saioan. Bertako zenbait bizilagunen istorioen berri izango du aurkezleak, sukaldaritza kontuak tarteko.
Hasteko, Durangaldeko herri honetan jaio zen Santi Mendiberekin txango bat egingo du herrian barrena, eta bertako eraikinak ikusiko dituzte. Santik bere famili baserria ere erakutsiko dio Arguiñanori.
Javi Iriondorekin bilduko da ondoren Joseba. Iriondok 53 urte ditu eta 2011ra arte palista profesionala izan zen. Pilotarekiko zaletasuna txikitatik datorkio eta esku pilotan hasi zen, baina gauzak zeharo aldatu ziren bere esku pilotako laguna 18 urterekin istripuz hil zenean.
Azkenik Ana Zendoia ezagutuko du, duela 30 urte senarrarekin Izurtzara bizitzera etorri zena. Asteasutik iritsi zen bikotea Bizkaira, herriko tabernaz arduratzeko.
'Historias a Bocados' igandero dago ikusgai 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.