telebista
Gaur, 22:30ean
Ziortza eta Gazte kanporatutako gainerako kideekin elkartuko dira 'El Conquis'en
EiTB
Saioak aurretik ikusi ez diren abenturaren irudiak eskainiko ditu eta asteleheneko atalean gertatutakoa aztertuko du gonbidatu, lehiakide ohi eta solaskideekin.
-
Ziortza eta Gazte
Asteleheneko atalean kanporatutako lehiakideak, Gazte eta Ziortza, 'El Conquis'eko platoan izango dira gonbidatu gaur gauean. Halaber, Manu Maritxalarren eta Seletaren arteko lehia izango dute hizpide, eta, gainera, aurretik ikusi ez diren Panamako abenturaren irudiak izango dira Patxi Alonsok aurkezten duen saioan.
Bestalde, bi lehiakideek saioan izan duten ibilbidea errepasatuko dute. Gaztek jokoan izandako erorketa txar baten ondorioz utzi zuen realitya, eta Ziortzak, dueluan, David Seco bere kapitainaren kontra borrokatzea aukeratu zuen, talde gorriko lehiakide baten kontra jokatu beharrean. Ziortza busturiarraren erabakiak zalaparta handia piztu zuen sare sozialetan. Ikus-entzuleen iritziz, erabaki hori bere taldearen kalterako izan zen eta Angosó taldea desegiteko prozesua bizkortu zuen. Bi kanporatuek aurrez aurre izango dituzte euren taldeko Pili, Soraya eta Sveta lehiakide kanporatuak, eta eztabaida gogorra izango dute.
Humberto Gutierrezek beste pertsonaia bat ekarriko du, eta ohi denez conquistologoak izango dira platoan: Nakor, Isa, Gotzon, Eider eta Isma.
'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.