telebista
22:30ean
Dominikar Errepublikan izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean
EITB
Pedro Mardones kazetariak Karibeko herrialdea ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
-
Antton
'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Pedro Mardones kazetariak Dominikar Errepublika ezagutuko du eta bertan bizi diren zazpi euskaldunekin izango da.
Hasteko, Antton irundarra ezagutuko du. Bavaroko hondartzetara iritsi zen hotel bateko harreran lan egiteko, baina gaur egun musika da bere bizimodua. Biolin elektronikoa jotzen du hondartzan, diskoteketan eta hoteletan antolatzen diren hainbat ekitalditan.
Carlos donostiarrak luxuzko jatetxe batean lan egiten du sukaldari moduan. Urte luzez bizi izan da Karibeko herrialdeetan, Venezuelan lehenengo eta Dominikar Errepublikan ondoren. Bere semea, Iker Marinez de Lizarduy, nabigatzaile ospetsua da, birritan domina olinpikoa eskuratutakoa.
Cristinak hamar urte daramatza Dominikar Errepublikan bizitzen. Kazetaria da, Santo Domingoko Gentleman aldizkarian lan egiten du, ekitaldiak antolatzen ditu eta ¡Hola! aldizkariaren edizio dominikarraren arduraduna izan da.
Ibai Punta Canako luxuzko hotel bateko hamar jatetxeren arduraduna da. Lau urte eman ditu Dominikar Errepublikan eta bertan jaio zen bere hiru urteko alaba. Kamera aurrean prestatuko du janaria eta bere familia aurkeztuko digu.
Patxi, Euskadi eta Espainiako enpresetako produktuak Dominikar Errepublikan banatzen dituen enpresa bateko jabea da. Berarekin, Bavaro eta Cayo Levantadoko hondartzak ezagutuko ditugu.
Amaitzeko, Eider eta Marita, Santo Domingon hiru urte daramatzaten bi bilbotar, ezagutuko ditugu. Eider eskola bateko ikasketa-burua da, eta Marita ur enpresa bateko kalitate arduraduna da. Beraiekin, Santo Domingoko alde koloniala ezagutuko du Pedro Mardonesek.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.