Itxi

telebista

21:00etan

'Arzalluz 1932-2019' erreportajea, gaur gauean ETB1 eta eitb.eus-en

EiTB

Hil berri den buruzagi jeltzalearen ibilbidea errepasatuko da ETB1en.

0:10
'Arzalluz 1932-2019' erreportajea, larunbat honetan, ETB1 eta eitb.eus-en.

Hil berri den Xabier Arzalluz Antia buruzagi politiko jeltzaleari buruzko erreportajea eskainiko da gaur ETB1 eta eitb.eus-en. Bere ibilbidea errepasatu eta pasarte nabarmenak berreskuratuko dituzte.

Hizlari bizkorra, Arzalluzek erretorika bizia eta jarrera irmoa izan zituen beti. EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan zen 20 urtez, eta momentu gogorrena alderdiaren zatiketa izan zela azpimarratu du behin baino gehiagotan. 2004an, aginte makila Josu Jon Imazen esku utzita, garai bati amaiera jarri zion.

Inork ez du zalantzarik itzal handiko buruzagi politikoa izan zela aitortzerakoan. 'Arzalluz 1932-2019' saio berezia gaurko 21:00etan izango da ikusgai, ETB1 eta eitb.eus-en.