Itxi

telebista

Audientzia

'Berlin 36' pelikula, urteko ikusiena 'LND'n

EiTB

Felix Linaresek aurkeztutako saioak audientziaren harrera bikaina izan du astearte gauean.

  • 'Berlin 36' pelikula

    'Berlin 36' pelikula

Berlin 36 filmaren estreinaldiak audientziaren harrera bikaina izan du astearte gauean, martxoaren 12an. Aurten 'LND'ren barruan eskainitako pelikularik ikusiena izan da, % 11ko kuota bereganatuz. Halaber, 233.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Filmaren aurretik Felix Linaresek aurkeztutako 'LND' saioak ere harrera bikaina izan du: % 9,3ko kuota eta 212.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Berlin 36 benetako gertakarietan oinarritutako filma da, Gretel Bergman familia judu bateko atleta alemanaren ingurukoa. Naziek behar egin zuten Alemaniara itzultzera eta Berlingo 36ko Olinpiar Jokoetan parte hartzera.