Itxi

telebista

20:00etan

Algortako Portu Zaharra, arratsaldean, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan

EiTB

Inguruko historia eta txokoak ezagutuko ditu bertan bizi direnekin.

  • Algortako Portu Zaharra, larunbatean, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan.

    Algortako Portu Zaharra, larunbatean, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Algortako Portu Zaharrean egongo da gaur. Denboraren poderioz xarma irabazi eta postal itxura hartu du Portu Zaharrak. Marcos Bretos izango du anfitrioi Arguiñanok, Portu Zaharraren historia eta bitxikeria guztiak ezagutzen dituen bizilaguna. Josebarekin batera, kaleetan barrena ibili eta portutik arrantzaleen etxe zaharretara igotzen diren eskaileratan gora joango da.

Begoña Salazarrekin ere egingo du topo sukaldariak. Altsasuko emakumea Bizkaiko alde honetara etorri zen ibilaldi batean, eta bertan gelditu zen, leku honetaz maiteminduta.

Orain gutxira arte, Portu Zaharreko bizilagunak baxura-arrantza ogibide zuten arrantzaleak eta portuko gidariak ziren. Udan, igandero, antzinako istorioak antzezten dituzte hainbat pertsonaiak portuan. Horietako bat Bonifacia dugu, Sheila Gonzalvo aktorea, itsasontzi hondoratu batean kutxa bat topatu duen emakumea.

Gastronomiak ere badu tartea Algortako Portu Zaharrean. Itsasoak emandako gaiak prestatzeko hainbat jatetxe eta taberna daude. Horietako bat Gualber Royok gobernatzen duen Karola Etxea dugu.

Iñaki Gomez eta Alfred Robles Itsas Egurra Haizean kultur elkartearen presidente eta diruzaina ditugu, hurrenez hurren. Zurezko itsasontzi klasikoak berreskuratzea eta konpontzea da beraien lana, Arguiñanori erakutsiko dioten legez.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista