Itxi

telebista

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Partaidetza bikaina izango du martxoaren 25etik 31era bitartean jokatuko den lasterketaren 99. edizioak.

0:24
Kataluniako Volta

Kataluniako Itzuliko zazpi lasterketak zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin. Ostiralera bitarteko emanaldiak 15:45ean hasiko dira, larunbatekoa 15:15ean eta igandekoa 12:30ean. Azken etapa, gainera, ETB4n izango da ikusgai.

Aurten partaidetza bikaina izango da Kataluniako Voltan, martxoaren 25etik 31ra bitartean. Besteak beste, Egan Bernal Paris-Niza irabazi berri duen kolonbiarra arituko da bertan, Chris Froome taldekidearekin batera, beste hauekin batera: Miguel Angel Lopez, Alejandro Valverde, Romain Bardet, Thibaut Pinot, Nairo Quintana, Enric Mas eta abar.

Guztira, 25 taldek hartuko dute parte, World Tourreko denak, Euskadi-Murias eta Caja Rural, tartean.

Volta Estatu mailako lasterketarik zaharrena da. Aurtengo ekitaldia, 99.a, Calellan abiatu eta Bartzelonan bukatuko da, ez du erlojupekorik izango eta bi etapa (hirugarrena eta laugarrena) goian amaituko dira, Wallter 2000 eta La Molina mendateetan.