telebista
22:30ean
'Su mejor historia' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n
EITB
Saioak, gainera, Rosaliaren ibilbidea errepasatuko du eta Terence Hill aktore komikoaren bizitza aztertuko du.
-
'Su mejor historia' filmeko irudia. Irudia: EiTB
Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak Su mejor Historia film dibertigarria estreinatuko du telebistan. Bigarren Mundu Gerra garaian, britainiar zinemagile talde batek tropen adorea berpizteko helburuarekin pelikula patriotiko bat egiteko enkargua jasoko du. Pelikularen aktore zerrenda Gemma Arterton, San Claflin, Jack Hustin eta Bill Nighyk osatzen dute eta Felix Linaresek filmazioaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Saioak, gainera, Rosaliaren ibilbidea errepasatuko du. Izan ere, Almodovarren azken pelikulan lan egin du abeslariak. Horrez gain, Adivina quién es atal dibertigarria egingo dute Hollywoodeko aktore ezagunen haurtzaroko argazkiekin.
Amaitzeko, Terence Hill aktore komikoaren bizitza gogoratuko dute Archivos secretos de LND atalean.
'La Noche De... Su mejor historia' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.