Itxi

telebista

15:00etan

Itzuliaren laugarren etapa zuzenean, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gasteiztik Arrigorriagara doan ibilbidean zehar, lau mendate gainditu beharko dituzte, tartean lehen mailako bat: Bikosgana.

  • Euskal Herriko Itzulia

    Euskal Herriko Itzulia. Irudia: EiTB

Gaur arratsaldean, Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Gasteiztik Arrigorriagara doan 164 kilometroko ibilbidea izango da, eta txirrindulariek lau mendate gainditu beharko dituzte, tartean lehen mailako bat: Bikosgana.

Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Alfonso Arroiok egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean, 15:00etatik aurrera.