telebista
Zinema
'80 egunean' filma, gaur gauean, ETB1en
EiTB
Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako filmak homosexualitatea du hizpide, eta 22:00etatik aurrera izango da ikusgai.
Euskal zinema izango da protagonista astelehen honetan ETB1en eitb.eus-en, eta, 22:30etik aurrera, 80 egunean filma egongo da ikusgai.
Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako film honek homosexualitatea du hizpide. 70 urteko emakume bat, Axun, da horren protagonista. Ospitalera bere alabaren senar ohia bisitatzera joango da, eta Maite aurkituko du bertan, gaixoa zaintzen. Nerabezaroan lagun minak izan ziren, baina azken 50 urteotan ez dute elkar ikusi. Eguneroko errutinak gaztaroko kimika ekarriko die gogora berriro.
Ez galdu euskal lana, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.