Itxi

telebista

A28

Hauteskunde eztabaida, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Elkarrekin Podemos, EAJ/PNV, PSE-EE, EH Bildu eta PPko ordezkariek hartuko dute parte Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko duen eztabaidan.

  • Hauteskunde debateko logoa

    Hauteskunde debateko logoa. Irudia: EiTB

Gaur, ETB2n eta eitb.eus-en, hauteskunde orokorren inguruko eztabaida izango da zuzenean, 22:30ean. Xabier Garcia Ramsden kazetariak gidatuko duen debatean honako hauek hartuko dute parte: Elkarrekin Podemoseko Pilar Garridok, EAJ/PNVko Aitor Estebanek, PSE-EEko Patxi Lopezek, EH Bilduko Oskar Matutek eta PPko Javier de Andresek.

Hautagai bakoitzak Madrilen zer defendatuko duen azalduko du eta alderdien programak aurrez-aurre jarriko dituzte. Halaber, balizko aliantzez, estatu ereduez, gizarte politikez eta estrategia ekonomikoaz arituko dira. Horretaz gain, herritarren kezka eta interesak helaraziko dizkiete hautagaiei, horiei nola erantzungo dieten azal dezaten.

Euskaraz, joan den astean egin zen hauteskunde eztabaida ETB-1en. Hemen duzu ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista