telebista
Irabazi Ternua motxila
'El Conquistador del Pacífico'ko lehiakide gogokoenaren alde bozkatzeak saria dakar!
I.A. | EITB.EUS
Zure lehiakide gogokoena aukeratu eta botoa eman! Prozesua, baina, bukatu egin behar duzue, e-mail bidez konfirmatuta, botoa markagailura igo ahal izateko.
-
'El Conquistador del Pacífico'ko lehiakide gogokoenaren zozketa
"El Conquistador del Pacífico" saioaren jarraitzaileek lehiakide gogokoenaren alde bozkatzeko aukera dute. Gogoratu oso garrantzitsua dela botoa emateko prozesua bukatzea norberak emandako helbide elektronikora bidalitako mezuan jasotako jarraibideak beteta.
Lehiakide gogokoena saioaren webgunean hautatu behar da, eitb.eus atarian, FAVORITO atalean. Bozkatzeko modua oso erraza da. Hautagaietako bat aukeratu, horren argazkiaren azpian dagoen VOTAR botoiaren gainean klik egin eta formularioa bete. Ondoren, mezu elektronikoa jasoko duzu formularioan jarri duzun helbide elektronikoan, eta botoa konfirmatu behar duzu bertan, botoa markagailura igo eta sarien zozketan parte hartu ahal izateko.
Patxi Alonsok botazioaren berri emango du asteazkenero "El Conquis" eztabaida-saioan. Boto gutxien dituzten lehiakideak hautaketa honetatik kanpo geratuko dira. Ikusleen lehiakide gogokoenaren gala berezian ezagutuko dugu azken emaitza. Lehiakide gogokoenak 3.000 euroko saria eskuratuko du.
Ternua sariak, boto-emaileentzat
Lehiakide gogokoenak ez ezik, botoa eman dutenek ere jasoko dituzte sariak. Ternuaren Navaho 22 motxila bat zozkatuko dugu astero lehiakide gogokoena hautatu dutenen artean. Asteazkenetan emango dugu irabazlearen berri, "El Conquis" eztabaida-saioan.
Asteburu bateko egonaldia bi lagunentzat Villa de Laguardia hotelean
Bestalde, lehiakide gogokoenaren finalaren egunean, botoa ematen duten erabiltzaile guztien artean Villa de Laguardia Hotelean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko da. Irabazleek bi gau igaroko dituzte Guardiako lau izarreko hotel horretako logela bikoitz batean. Bertan, buffet erako gosaria eta afaria izango dute, eta Wine Oil Span ur termaleko zirkuituaz gozatu ahalko dute. Bestalde, Villa Lucía ardoaren inguruko gune tematikoa bisitatu eta 4D zentzumen-esperientzia ezagutuko dute.