Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Errugbia, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Heineken Ligako play off-etako Ampo Ordizia vs Burgos, Buruz Buruko Txapelketako Bengoetxea VI vs Urrutikoetxea eta Asturiasko Itzuliko 3. etapa eskainiko dira.

  • Ampo Ordizia taldeko jokalariak

    Ampo Ordizia taldeko jokalariak. Irudia: EiTB

Zuzeneko hiru kirol emankizun izango ditugu gaur. Hasteko, errugbia: Heineken Ligako play off-etako norgehiagoka, Ampo Ordizia vs Burgos. Jon Ander Gorospek eta Aratz Gallastegik egingo dute kontakizuna 12:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

12:30ean hasita, Asturiasko Itzuliko hirugarren eta azken etapa jarraitu ahal izango dugu ETB4n eta eitb.eus-en: Cangas de Narcea - Oviedo. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira esatariak.

17:00etan pilotaren txanda izango da. Bilboko Bizkaia pilotalekutik, bi partida hauek eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en: Agirre - Mariezkurrena II vs Alberdi - Albisu eta Buruz Buruko Txapelketako Bengoetxea VI vs Urrutikoetxea. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Igandeko kirol eskaintza beste bi emanaldik osatuko dute: zesta puntako GRABNI Txapelketako finalek (12:00, ETB4 eta eitb.eus) eta Hodei Iruretagoiena eta Goikoetxe harrijasotzaileen arteko apustuak, 125 kiloko kubikoarekin (16:00, ETB1 eta eitb.eus).