telebista
Txirrindularitza
Mendi garaietan barrena, gaur arratsaldean, Italiako Giroan
EiTB
Val di Solen kokatutako Commezzadura herrian hasi eta Anterselva mendatean amaituko den 17. etapa izango dugu ikusgai asteazkenean.
-
Ilnur Zakarin Giroaren 13. etaparen helmugan. Argazkia: EFE
Gaur jokatuko den Italiako Giroko 17. etapan mendia izango da berriz ere protagonista. 13:30ean hasita, zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETBn eta eitb.eus-en Commezzadura herrian hasi eta Anterselva mendatean amaituko den 180 kilometroko etapa. Bidean, Naz eta Terento gainetatik igaroko dira.
Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok, Xabier Usabiagak eta Alessandro Rutak egingo dute kontakizuna ETB4n, lehendabizi, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.