Itxi

telebista

22:30ean

Shanghai, gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan

EiTB

Leyre Samanes kazetariak Shanghain bizi diren euskaldunen eskutik ezagutuko du Txinako hiria.

  • Nagore y Leire, Shangain grabatutako saioko bi protagonista

    Nagore y Leire, Shangain grabatutako saioko bi protagonista. Irudia: EiTB

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Leyre Samanes kazetariak Shanghai hiria ezagutuko du, Txinako hiririk jendetsuena (26 milioi biztanle). Herrialdeko motor ekonomikoa da Shanghai, eta Txinako zein nazioarteko enpresa nagusiek bertan dute euren egoitza. Jon, Ibon, Nagore, Leire eta Víctor euskaldunek erakutsiko dizkiote kazetariari hiriaren nondik norakoak.

Shanghairen etxe orratzen irudia oso ezaguna da nazioartean. Txinako eraikinik altuena bertan dago: 632 metroko altuera du, eta munduko bigarren etxe orratzik altuena da. Hiri kosmopolita da, baina antzinako tradizioak eta parajeak ditu oraindik. Hiriaren xarma handiena tradizioa eta modernitatearen arteko kontraste hori da, hain zuzen ere.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.