Itxi

telebista

Txirrindularitza

Italiako Giroko 18. etapa, gaur arratsaldean, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Ihesaldietarako egun aproposa izango da txirrindularientzat, ia ibilbide osoa maldan behera eta laua izango delako.

  • Pelotoia, Italiako Giroan

    Pelotoia, Italiako Giroan. Argazkia: EFE

Gaur, Italiako Giroko 18. etapa izango dugu ikusgai ETBn eta eitb.eus-en, 13:30ean hasita. Valdaoran hasi eta Santa Maria Di Salan amaituko den 220 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. Ihesaldietarako egun aproposa izango da, ia etapa osoa laua eta maldan behera izango delako.

Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok, Xabier Usabiagak eta Alessandro Rutak egingo dute zuzeneko kontakizuna, ETB4n lehendabizi, 13:30etik aurrera, eta ETB1en gero, 15:00etatik aurrera.