Itxi

telebista

Uztailaren 31ra arte

Azken egunak: Online castinga, 'El Conquis 16'n sartzeko azken aukera!

I.A. | EITB.EUS

Txema Montoya eta Joxan Goñi "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zuzendariek zenbait gomendio eman dituzte zure castinga besteena baino erakargarriagoa izan dadin.

  • Luna Coutoren castinga

    Luna Coutoren castinga

Aurrez aurreko castingak bukatuta, "El Conquistador 16"n lehiakide izan nahi dutenen azken aukera online castinga da. Internet bidezko castingak martxan jarraitzen du bideoa bidali ahal izateko. Oraindik bideoa prestatu ez baduzu, hemen dituzu saioaren zuzendarien zenbait gomendio, beraiek erakartzeko. Uztailaren 31ra arte jasoko dituzte bideoak.

Internet bidezko castingean arrakasta izateko gakoak

Joxan Goñi eta Txema Montoya "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zuzendariek zenbait gomendio eman dituzte, zure castinga besteena baino erakargarriagoa izan dadin. Hona hemen zerrenda:

1. Oso dibertigarria izan dadila. Bideoa hasitakoan, ikusten jarraitzeko gogoa piztu behar du.

2. Originala izan dadila, aurretik egindako castingetan ikusi ez den modukoa.

3. Zainduta egon dadila. Maila oso ona duten bideoak bidaltzen ditu jendeak.

4. Pertsona ezagunen bat ager dadila zu lehiakide bezala ona izango zarela esaten.

5. Gauza bereziren bat egiten jakinez gero, erakutsi.

6. Ez esan "lagunen laguna naiz"; hori funtsezkoa da.

7. Ez esan "ez dut inoiz tranparik egingo"; hori gezurra da.

Umoretsu diotenez, ez dute eroskeriarik baztertzen (urdaiazpiko bat, adibidez), baina horrek ez dizu aukeratua izateko ziurtasunik emango; beraz, hobe duzu "oparitxorik" ez egitea.

Online castingean parte hartu zuten lehiakideen adibideak

Oraindik ere ez badakizu zer bideo mota prestatu "El Conquis"en webeko formularioaren bidez bidaltzeko, lehiakide batzuek saioko parte-hartzaile izateko bidali zituzten bideoak ikus ditzakezu.

Leire Juanes "El Conquistador del Pacífico"ko talde gorriko lehiakidea "Gaztea Box" irratsaioari esker sartu zen abenturan; izan ere, entzuleek haren bideoa aukeratu zuten hiru finalisten artean. Hona hemen Leireren bideoa:


Eider Alonsok, "El Conquistador"ren 14. edizioko irabazleak, bideo honi esker lortu zuen saioan parte hartzea:


Guille Gonzalez 14. edizioko lehiakideak ere webeko formularioaren bidez bidali zuen bere bideoa. Hona hemen Rivas-Vaciamadrid udalerriko lehiakide madrildarrak bidali zuen aurkezpen-bideoa:


Aurreko edizioetako adibideak ere baditugu. Alex Ortega "El Conquistador del Caribe"ren 13. edizioko lehiakide oriotarrak lagunei esker lortu zuen saioan parte hartzea. Kuadrillak "Gaztea Box" saioari pasatu zion Alexen bideo castinga, eta handik egin zuten oriotarraren aldeko kanpaina. Gogora dezagun nola jakin zuen Alexek 13. edizioko lehiakidea izango zela:


Saioa Etxeberriak ere edizio berean parte hartu zuen. Hona hemen getariarraren aurkezpen-bideoa: