telebista
'El Conquis'en 22. atala
Ahal duenak ahal duena egin dezala! Misioa: Julian oihanean aurkitzea
EiTB
Gaurko jokoa oihanaren erdian egingo den orientazio proba izango da. Bikotekideak loturik joango dira, eta, iparrorratz baten laguntzaz, Julian eta ikurrina aurkitu beharko dituzte.
-
Julian Iantzi bengalarekin "El Conquis"en 22. ataleko jokoan
"El Conquistador del Pacífico" saioaren 22. atalean, oraindik lehian jarraitzen duten abenturazaleek finalera iristeko ezinbesteko immunitate jokoari egin beharko diote aurre gaur gauean. Probarako bikoteak zehazterakoan ikusiko dugu dagoeneko taldeen koloreak ez direla faktore garrantzitsuena aliantzak egiteko.
Asier bertan ez dagoela aprobetxatuz, Jontxu Ibairekin batuko da eta Eskok Gallartakoarekin osatu beharko du bikotea, Krasik eta Ikerrek gizonezkoen bikoa osatuko baitute. Ianirek eta Caballok osatuko dute beste bat, eta Luisito eta Maider, kanpamentu bateratuko ardi galduak, berriz batuko dira abenturaren fase erabakigarrian batera lehiatzeko.
Immunitate jokoa oihanaren erdian egingo den orientazio proba izango da. Bikotekideak loturik joango dira, eta, iparrorratz bat baliatuz, Julian eta ikurrina aurkitu beharko dituzte.
Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.