telebista
23:55ean
Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketako finala, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Maika Jurado, Salah el Yakoubi, Txuben, Maider Lazkano, Jose Terán eta Gemma Martínez izango dira lehian.
-
Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketako finala. Argazkia: EiTB.
Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren finala izango dugu ikusgai gaur, 23:55ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Hauek arituko dira lehian: Maika Jurado, Salah el Yakoubi, Txuben, Maider Lazkano, Jose Terán eta Gemma Martínez.
Sergio Arrospide aktoreak gidatuko du emanaldia, eta, bestalde, Félix Linaresek, Ilaski Serranok eta Leire Orbek izango dute bakarlarien lana epaitzeko ardura.
Irratirako pentsatuta dauden umorezko bakarrizketen sormena eta antzezpena sustatzea helburu duen egitasmoaren 2. edizioko finala ostiralean grabatu zen, EiTBren Miramongo egoitzan.