Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquis'eko azken debateak % 14ko audientzia zatia izan du

EiTB

Azken bost urteotako denboraldirik ikusiena amaitu da.

  • Asier Quintana Publikoaren Faboritoa

    Asier Quintana Publikoaren Faboritoa

'El Conquistador del Pacífico' saioaren denboraldiko azken atalak % 14ko audientzia zatia eskuratu du. Amaierako debatean Asier Quintana Publikoaren Faborito izendatu zuten eta 196.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saio osoa uneren batean, Euskadin eta eragin esparruan.

Azken bost urte hauetako denboraldirik ikusiena itxi du 'El Conquistador del Pacífico'-k. Bataz beste, % 12ko audientzia zatia izan du eta 182.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.