telebista
Txirrindularitza
Frantziako Tourreko 3. etapa, gaur, zuzenean
EiTB
Binche eta Epernay arteko 214 kilometroko etapa, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Frantziako Tourreko etapa bateko irudia. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Belgikan abiatu eta Frantzian amaituko den Tourreko 3. etapa zuzenean ikusi ahal izango dugu astelehenean, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Binche eta Epernay artean 214 kilometro ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek, eta laugarren mailako bi mendate eta hirugarren mailako beste bi izango dituzte.
Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute lasterketaren kontakizuna.