Itxi

telebista

21:00etan

Iruñean ospatutako Banden Nazioarteko Topaketa, gaur gauean, ETB1en

EiTB

La Pamplonesaren mendeurrena ospatzeko ekainaren 15ean zezen-plazan egindako ekitaldia izango dugu ikusgai San Fermin egunez.

  • Iruñeko La Pamplonesa musika banda.

    Iruñeko La Pamplonesa musika banda.

Joan den ekainaren 15ean Iruñeko zezen-plazan ospatutako Banden Nazioarteko Topaketa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur, 21:00etatik aurrera. La Pamplonesa bandaren 100. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldia izan zen eta bertan hainbat herrialdetatik etorritako bandek hartu zuten parte.

La Pamplonesarekin batera, Iruñeko Joaquín Maya Musika Eskolako banda ikusiko dugu eta Nafarroako beste hainbat ordezkari ere bai, hala nola, Villafranca, Caparroso, Cascante, Martzilla, Elizondo, Ribaforada eta Valtierratik etorritakoak. Horiekin batera, Donostia Udalaren Musika eta Dantza Eskolako banda; Galdakao, Tolosa, Bergara eta Baionako musika bandak; Errenteriako Musika Kultur Elkartea, eta Madril, Zaragoza, Valentzia, Frantzia, Japonia, Alemania, Puerto Rico eta Kanadatik etorritako taldeak.

Iruñeko kaleetan zehar egindako kalejiraren irudiak ikusiko ditugu eta ondoren zezen-plazan eskainitako emanaldia. Sanfermin jaietako bi pieza oso ezagun jo zituzten elkarrekin: 'Clarín de fiesta' eta 'La alegría en San Fermín' ('Riau-Riau' moduan ezagunagoa). La Pamplonesak 'La dominguera' kanta ere eskaini zuen Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin eta Duguna Folklore Taldeko dantzariekin batera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista