Itxi

telebista

Txirrindularitza

Reims eta Nancy arteko Frantziako Tourreko etapa laua, gaur, zuzenean

EiTB

Frantziako Tourreko 4. etapa, 14:30etik aurrera, ETBn eta eitb.eus-en.

  • Frantziako Tourreko irudia

    Frantziako Tourra. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Gaur, Frantziako Tourreko 4. etapa izango dugu ikusgai ETBn eta eitb.eus-en, Reims eta Nancy arteko 213,5 kilometroko etapa laua. 14:30ean hasiko da emankizuna ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute lasterketaren kontakizuna, eta eurak arduratuko dira baita ere etaparen analisia egiteaz 'On Tour' saioan.