Itxi

telebista

23:30ean

Sanferminetako bukaera ekitaldia, zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

'Gaixoa Ni' saio berezia egingo dute Iruñeko udaletxetik Aritz Agirrek eta Maite Eskarmendik.

  • Iruñeko 'Gaixoa Ni' ekitaldiko irudia.

    2018ko 'Gaixoa Ni' ekitaldia.

Gaur, uztailak 14, 2019ko sanfermin jaien bukaera ekitaldia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 23:30etik aurrera.

'Gaixoa Ni' saio berezian, Aritz Agirre eta Maite Eskarmendi arituko dira kontakizuna egiten Iruñeko udaletxetik. Hala, San Fermin jaiei bukaera emango diete plazan bildutakoek, 'Gaixoa ni' kantatuta, eta une hori zuzenean ikusteko aukera izango da. Udaletxe plazako giroa eskaintzeaz gain, Iruñeko sanferminek utzi dituzten unerik onenak errepasatuko dituzte saio berezi honetan.

'Gaixoa Ni' zuzeneko emanaldia gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.