Itxi

telebista

Zinema ETBn

'El hombre más enfadado de Brooklyn' pelikula, gaur gauean, ETB2n

Robin Williams, Mila Kunis, Peter Dinklage eta Melissa Leo ditu protagonista Phil Alden Robinsonek zuzendu zuen istorio honek.

  • Robin Williams aktorea.

    Robin Williams aktorea.

Euskal Telebistak El hombre más enfadado de Brooklyn filma emango du gaur gauean. Robin Williams, Mila Kunis, Peter Dinklage eta Melissa Leo aktoreak protagonista dituen komedia da.

2014an estreinatu zen Phil Alden Robinsonek zuzendu zuen istorio hau.Bertan, Sharon Gill medikuak (Mila Kunis) 90 minutuko bizia geratzen zaiola adieraziko dio gaixo bati (Robin Williams). Handik minutu gutxira akatsa egin duela konturatuko da eta New York guztian zehar gizon horren bila hasiko da. Gaixoa, ordea, bizitzan zehar egin dituen hanka-sartzeak konpontzen arituko da buru-belarri.

22:00etan hasiko da filma ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema