Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Tourra eta Amorebieta vs Osasuna partida, gaur arratsaldean, zuzenean

EiTB

Lasterketaren 17. etaparen emanaldia 14:30ean hasiko da, eta denboraldi-aurreko norgehiagoka, 18:00etan.

  • Frantziako Tourreko txirrindulariak

    Frantziako Tourra. Argazkia: EFE.

Egunero bezala, ETBk eta eitb.eus-ek 14:30ean egingo dute bat Frantziako Tourrarekin (14:30ean ETB4n eta 15:00etan ETB1en). Pont du Gard eta Gap arteko 17. etapa luzea izango da, eta erdi mailako bi mendate izango ditu: La Rochette de Buis (4. maila) eta Col de la Sentinelle (3. maila). Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea arduratuko dira kontakizunaz.

18:00etan, berriz, futbola izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en. Amorebieta eta Osasuna taldeek denboraldia prestatzeko jokatuko duten norgehiagokaren berri Joseba Urkiolak eta Juanan Larrañagak emango dute.