telebista
Kirolak
Getxoko Ikurrina, Tourraren amaiera eta Zierbenako pilota jaialdia, gaur, zuzenean
EiTB
Bizkaia Torneoko hiru partida izango ditugu ikusgai: Arteaga II vs Urretabizkaia, Olaizola II-Aretxabaleta / Artola-Albisu eta Laso vs Bakaikoa.
-
Frantziako Tourra.
Igande honetako estropada jardunaldia Getxon jokatuko da, eta zuzenean jarraitu ahal izango dugu, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Pilota emankizuna Zierbenatik egingo da, 17:00etan hasita. Bizkaia Torneoko hiru partida izango ditugu ikusgai: Arteaga II vs Urretabizkaia (buruz buru), Olaizola II-Aretxabaleta vs Artola-Albisu (binaka) eta Laso vs Bakaikoa (lau eta erdikoan).
Frantziako Tourrak azken etapa izango du, eta arratsalde-iluntze partean jokatuko da. Ramboullieten abiatu eta Parisera helduko dira txirrindulariak. Ohi denez, Eliseoko Zelaietako zirkuituari hainbat bira eman beharko dizkiote. 18:00etan hasita, ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu lasterketa.
Herri kirolek eta zesta-puntak osatuko dute igandeko kirol eskaintza:
Lur gaineko sokatira finala, 560 kiloko kategorian (11:00ean, ETB1en eta eitb.eus-en)
Euskadiko Sega Txapelketako finala (12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en)
Gernika Jai Alai Grand Slam txapelketako ligaxka (13:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en)