Itxi

telebista

ETB2n, 22:30ean

'Como reinas' filmaren estreinaldia dakarkigu 'La Noche de...' saioak

Felix Linaresek komedia dibertigarri eta udatiar honekin agurtuko du uztaila.

  • 'Como reinas' filmeko irudia.

    'Como reinas' filmeko irudia.

Uda sasoi bete-betean, garai honetarako aproposa den filma dakarkigu 'La Noche de...' saioak gaur gauean: Como reinas. Komedia dibertigarri honetako protagonistak Shirley MacLaine, Jessica Lange eta Demi Moore dira. Ibilbide sendoa duten hiru aktore horiei buruz mintzatuko zaigu Felix Linares.

Santiago Segura ere izango da 'LND' saioko protagonista, batetik, Como reinas pelikulan agertzen delako, eta, bestetik, film berria estreinatu duelako: Padre no hay más que uno. Bertan, Seguraren emazteak familia utzi eta Karibera alde egingo du. Horregatik, Si lo sé no vengo atalak Karibe izango du ardatz.

La pareja más guapa del mundo tarteak Bradley Cooper eta Irina Shayk aktoreei erreparatuko die, duela gutxira arte bikotea osatu baitute. Eta Los archivos secretos de LND atalean, Víctor Mature gogoratuko dute, 50eko hamarkadako Arnold Schwarzenegger izan zena, askoren esanetan.

'La Noche de... Como reinas' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.