telebista
22:30ean
'Vascos por el Mundo' Puerto Ricon izango da gaur gauean
EiTB
Carolina Calvo erreportariak bertan bizi diren hainbat euskal herritarrekin bisitatuko ditu hango parajeak.
-
Puerto Ricora garamatza 'Vascos por el Mundo' saioak
Puerto Ricora joango da gaur gauean 'Vascos por el Mundo' saioa. Karibe itsasoaren eta Atlantikoaren artean dago Antilla Handietako bitxia deritzona. Sukaldaritza aberatsa du Puerto Ricok, eta mofongoa da jaki nagusia. Hondartzak, natura eta biodibertsitate oparoko lurraldea da.
Jendea da, ostera, uharte horren benetako xarmaren gakoa, Karismaz betetako jendea, alaia, adoretsua eta abegitsua. Euskaldun asko bertako herritarrak (borikuak) erakarrita gelditu da han bizitzen. San Juan hiriburuan izan da 'Vascos Por el Mundo'ko lantaldea, eta Euskadirekin lotura dituzten kale eta auzo-izenak topatu dituzte.
Carolina Calvo erreportariak bertan bizi diren hainbat euskaldunekin ezagutuko ditu Puerto Ricoko paraje eta bazterrak: duela 30 urte Puerto Ricoko emakume batekin ezkondu zen Edu, 72 urteko donostiarra; Portugaleteko Gaspar, Bodega Vascaren arduraduna; Elena, zirimiria eta bulegoko lana alde batera utzi eta hondartza eder eta Karibeko itsasora joandako 40 urteko gasteiztarra, eta Israel, maiteminduta Puerto Ricora iritsi zen nafarra.
'Vascos por el Mundo' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.