telebista
ETB1en, 22:15ean
Gasteizko jaien inguruko saio berezia, gaur gauean, Ilaski Serranorekin
EiTB
Egunak eman duenaren errepasoa egin ostean, Ikurrinaren Omenaldia eskainiko da.
-
Gasteizko jaiak.
Gaur, abuztuaren 5ean, Gasteizko jaien inguruko saio berezia izango da ETB1en eta eitb.eus-en. 22:15ean hasita, Andre Maria Zuriaren jaietan egunak emandako onena ikusi ahal izango da, Ilaski Serrano gidari.
Urtero legez, Udaletxeko plazan egiten duten Gasteizko zortzikoa nola dantzatu duten ikusiko dugu lehenengo, eta Ikurrinaren Omenaldia eskainiko dute ondoren.
Algara dantza taldearen eskutik, hainbat euskal dantza ikusiko dira, txistu, txirula, trikiti eta gaita doinuekin lagunduta. Guztira, 150 dantzaritik gora bilduko dira plazan, eta ikurrina omenduko dute elkarrekin. Egun honetako ekitaldirik jendetsuena izaten da ikurrinaren omenaldia, eta ETB1ek osorik eskainiko du.
Gasteizko jaiak izango dira protagonista, 22:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.