Itxi

telebista

22:15ean

Joseba Ezkurdia eta Ainhoa Larrañaga, gaur, 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan

EiTB

Valentziako Gironina su-etxearen txanda izango da.

  • Donostiako su artifizialak

    Donostiako su artifizialak. ETBko bideo batetik hartutako irudia

'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioaren gaurko atalean, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak bi gonbidatu izango dituzte: Joseba Ezkurdia pilotaria eta Ainhoa Larrañaga aktore eta abeslaria. Horrez gain, Iñigo Agirre kazetaria Donostiako izozkien misterioa argitzeko asmoarekin irtengo da kalera. Zergatik dago horrenbeste jende ilara egiten izozki bat erosteko?

Saioak, gainera, su artifizialak eskainiko ditu zuzenean. Gaur, Valentziako Gironina su-etxearen ikuskizuna izango da ikusgai.

'Donostiako Aste Nagusia 2019' gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.