telebista
22:15ean
Maria Amolategi eta Tessa Andonegi, gaur 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan
EiTB
Suak Castelloko Hermanos Caballer Pirotécnicos su-etxeak eskainiko ditu gaur.
-
Maria Amolategi abeslaria. Irudia: EiTB
Gaur gaueko 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan, Maria Amolategi abeslaria eta Tessa Andonegi aktorea hartuko dituzte gonbidatu Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak. Horrez gain, Iñigo Agirre kazetariak koktel berezia egingo du Aste Nagusiko arkume-menestra lehiaketarekin eta Groseko mariatxien kalejirarekin.
Ostiraleko su artifizialak Castelloko Hermanos Caballer Pirotécnicos su-etxearen eskutik jasoko ditugu, zuzenean.
'Donostiako Aste Nagusia 2019' gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.