telebista
22:00etan
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzailea, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan
EITB
Erresuma Batuko Fully Fused Fireworks su-etxeak eskainiko ditu gaurko suak.
-
Gaizka Garitano, Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarrorekin. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzailea izango dute gaur 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan gonbidatu. Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok gainera, Amaia Uribe ETBko New Yorkeko korrespontsala hartuko dute saioan.
Horrez gain, Erresuma Batuko Fully Fused Fireworks su-etxeak eskainiko ditu astearte suak.
'Bilboko Aste Nagusia 2019' gaur gauean izango da ikusgai 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.