Itxi

telebista

14:30ean

'Navarra Directo' albistegia bueltan da ETB2n

EiTB

Oihane Garzaron kazetariak aurkeztuko du Nafarroarako deskonexioan eskaintzen den eguneroko albistegia, 14:30etik aurrera.

  • Oihane Garzaron kazetariak aurkeztuko du 'Navarra Directo'

    Oihane Garzaron kazetariak aurkeztuko du 'Navarra Directo'. Argazkia: EiTB

'Navarra Directo' Nafarroarako deskonexioan eskaintzen den eguneroko albistegia astelehen honetan, irailaren 2an, itzuli da ETB2ko programaziora. Denboraldi berri honetan, Iñigo Ziganda, Amaia Nadal, Izaskun Artigas, Lourdes Biurrun eta Susana Erroz erreportariek txoko interesgarri ugari bisitatzen jarraituko dute, Foru Erkidegoan gertatzen dena ikusleei hurbiltzeko asmoarekin.

Oihane Garzaron kazetariak gidatuko du eguerdiro albistegia, eta albiste guztiak gertutik kontatuko dituzte. Politika, gizarte gaiak, kultura eta kirolak, denetariko edukiei eta testigantzei tarte egingo diete beti bezala.

Bestalde, saioaren eta ikusleen arteko komunikazioa indartzeko sare sozialei berebiziko garrantzia emango diete. 'Navarra Directo' programak Facebook, Twitter, Instagram eta eitb.eus webgunean duen atal bereziaren bidez helaraziko ditu saioan landutako gaiak.

Erreportajeak, zuzeneko konexioak, elkarrizketak eta azken orduko gertaerak bilduko ditu 'Navarra Directo'k, eta zeresanik duen ororen bozgorailua izaten jarraituko du; Foru Erkidegoan gertatzen den guztiaren isla, estilo zuzen eta hurbileko batekin.

'Navarra Directo' saioa, astelehenetik ostiralera, Nafarroarako deskonexioan, 14:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.