telebista
22:00etan
Bilboko Txistulari Kontzertu Nagusia, gaur gaueko 'Oholtzan' saioan
EITB
Ilaski Serranok aurkeztuko du Bilboko Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 25ean, ospatutako kontzertua.
Bilboko Aste Nagusiaren barruan abuztuaren 25ean ospatutako Txistulari Alardea izango dugu ikusgai larunbat honetan ETB1en eta eitb.eus-en. 'Oholtzan' saioa 22:00etan hasiko da eta Ilaski Serrano izango du gidari.
Euskal Herriko txistulariek eskainitako kontzertuak hainbat gonbidatu berezi izan zituen oholtza gainean, horien artean, Zarama taldeko abeslaria izandako Roberto Moso eta Egan taldeko abeslari Xabier Saldias. Halaber, San Anton abesbatza eta Arkaitz Pascual eta Andoni Aresti dantza eskolako kideek parte hartu zuten. Garikoitz Mendizabal txistularia ere aritu zen.
'Oholtzan' larunbat honetan izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.