Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Arabako Larreako herrian izango da arratsaldean

EiTB

Joseba Arguiñanok Barrundiako udalerriko herri honetako hainbat bizilagunen historia pertsonalen berri emango digu.

  • Joseba Arguiñano Larreara iritsiko da igandean

    Joseba Arguiñano Larreara iritsiko da igandean

'Historias a Bocados' saioa Arabako Barrundia udalerriko Larrea herrian izango da arratsaldean. Bertako zelai eta larreengatik ezaguna da inguru hura eta abeltzaintza-ustiategi ugari dago. Horietako bat Ariburu baserria dugu. Javi Segura ugazabak bere 140 behiak azken puntako teknologia erabiliz zaintzen ditu.  

Eugenio Arratibel 84 urteko Larreako auzokoa herriko zaharrenetako da. Kontu interesgarri asko esango dizkio Josebari. Halaber, beste istorio batzuekin etorriko zaio Afro Olabe. Gasteizen bizi bada ere, egunero gerturatzen da Larreara denetarik hornitua duen baratzea zaintzera.

'Historias a Bocados' gaur dago ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en