telebista
Felix Linaresekin
'La Noche de…' saioak 25 denboraldiari ekin dio
EiTB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak urrian ekin dio 25. denboraldiari. 1995eko irailean hasi zenetik, 'LND'k ez du inoiz hutsik egin eta asteartero izan da ikusgai ETB2n.
-
Felix Linaresek 25 denboraldi bete ditu 'LND' aurkezten
'La Noche de…' saioak urrian abiatu du hogeita bosgarren denboraldia. 1995eko irailean hasi zen, eta ordutik aurrera, ez du inoiz hutsik egin Felix Linaresek aurkeztutako saioak, asteartero, etenik gabe. Gaur egun, zinemari buruzko telebista saiorik arrakastatsuenetakoa da eta erreferentziazko saioa bihurtu da Euskal Telebistako ikus-entzuleentzat. 2019an, % 9,6ko audientzia-zatia eta 196.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu, Euskadin eta eragin eremuan.
'LND'k denboraldi berri honen amaieran beteko ditu 25 urte, eta hainbat eduki eta atal berri eskainiko dizkigu Felix Linaresek urte osoan zehar. Horien artean, Ovejas negras atala, Hollywoodeko aktore famatuen seniderik baldarrenak erakutsiko dituen tartea, eta Como se hizo, zinemako eszenarik gogoangarrienak nola filmatu ziren azalduko duen atala. Besteak beste, Psicosis pelikularen dutxako eszena eta Salvar al Soldadu Ryan pelikularen Normandiako lehorreratzea nola egin ziren azalduko dituzte. Horrez gain, Leyendas Urbanas atal berriak Hollywoodeko aktoreen inguruko zurrumurrurik harrigarrienak egia diren frogatuko du.
'La Noche de...' asteartero da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.