Itxi

telebista

Audientzia

'En Jake' saioak % 15,5eko audientzia-zatia lortu du asteartean

EiTB

Xabier Lapitzek gidatutako aktualitate programak inoizko daturik onena lortu du.

  • Xabier Lapitz 'En Jake'ko aurkezlea.

    Xabier Lapitz 'En Jake'ko aurkezlea. Irudia: EiTB

Astearte honetan, 'En Jake' saioak % 15,5eko audientzia-zatia lortu du, inoizko daturik onena. Emanaldiak 90.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Xabier Lapitzek egun-eguneko gaiak landu zituen bertan ohiko solaskideekin batera. Besteak beste, Kataluniako prozesuaren epaia jakin aurretik bizi den egoeraz aritu ziren, hauteskunde orokorren eta hautagaien zerrenden itxieraren azken ordukoa eman zuten eta pentsiodunen inguruan mintzatu ziren.