telebista
Audientzia
'Juego de Cartas' bere ordu-tartean nagusi, % 16,6ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Saioaren historiako atalik ikusiena izan zen.
-
'Juego de Cartas' saioa Gozo- Gozo erretegian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia
'Juego de Cartas' bere ordu-tartean nagusi izan zen asteleheneko ordutegi nagusian, eta saioaren historiako daturik onena lortu zuen: % 16,6ko audientzia-zatia. Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako saioak 223.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bilbo eta inguruetan tradizio handia duten garagardotegiak izan zituen saioak protagonista: Santutxuko Gozo-Gozo, Basauriko Etxe Zuri, San Anton zubiaren ondoko Zubiburu eta Bilboko erdigunean dagoen Rallye.