Itxi

telebista

09:00etatik aurrera

Francoren exhumazioa hizpide, gaurko 'En Jake' saioaren atal berezian

EiTB

Xabier Lapitzek aurkeztutako saioak audientziaren harrera bikaina izan du azkeneko asteetan, eta urrian, bataz beste, % 9,9ko kuota bereganatu du.

  • Erorien Harana

    Erorien Harana. EiTBren bideo batetik ateratarako irudia

Gaur, Francoren exhumazioaren zuzeneko jarraipena egingo du 'En Jake' saio bereziak 09:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en. Xabier Lapitzek goizean zehar gertatzen denaren kontakizuna egingo du ohiko kolaboratzaileez inguratuta, eta bi berriemaileekin bat eginez: Leire Torre kazetaria Erorien Haranean egongo da eta Maria Suarez El Pardoko Mingorrubio hilerrian.

Bestalde, Maitane Bastidak Iñaki Egaña historialaria elkarrizketatuko du. Egañak frankismoren biktimen inguruko hainbat liburu idatzi ditu eta Memoria Historikoaren alde lan handia egin du.

Xabier Lapitzek bi solaskide-mahai izango ditu: batean, Iñaki Anasagasti, Maite Ubiria, Paula Amieva eta Eduardo Portero egongo dira; bestean, Laura Mintegi, Naiara Pinedo, Josu Moltalbán eta Chema Herzog. Besteak beste, Erorien Haranaren etorkizunaz eta bertan hobiratutako frankismoaren biktimen inguruan arituko dira.

Audientziaren harrena ona

Xabier Lapitzek aurkeztutako saioak audientziaren harrera bikaina izan du azken asteetan, eta urrian, bataz beste, % 9,9ko audientzia-zatia bereganatu du.

Procès auziaren epaia ezagutu ondoren 'En Jake'ko lantaldeak Katalunian gertatutako guztiaren berri emateko egindako ahaleginari erantzunez, audientzia datuen gorakada nabarmena izan du saioak. Urriaren 14tik hona % 11,1eko bataz besteko kuota eta 111.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.