telebista
A10
Hauteskunde eztabaida ETB2n eta eitb.eus-en, gaur, 22:30ean
EiTB
EAJ/PNV, PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta PPko ordezkariek parte hartuko dute Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko duen eztabaidan.
-
Xabier Garcia Ramsden. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, hauteskunde orokorren inguruko eztabaida eskainiko dute zuzenean ETB2n eta eitb.eus-ek, 22:30etik aurrera. Xabier Garcia Ramsden kazetariak gidatuko duen debatean, hauek arituko dira: EAJ/PNVko Aitor Esteban, PSE-EEko Patxi Lopez, Elkarrekin Podemoseko Juan López de Uralde, EH Bilduko Oskar Matute eta PPko Mari Mar Blanco.
Hautagai bakoitzak Madrilen zer babestuko duen azalduko du, eta alderdien programak aurrez aurre jarriko dituzte. Halaber, hauteskundeak errepikatzeko arrazoiez arituko dira, eta blokeo politikoari aurre egiteko proposamenak jarriko dituzte mahai gainean. Egun-eguneko gai politikoak eta datorren legealdirako dituzten lehentasunak ere izango dituzte hizpide.