Itxi

telebista

22:30ean

Floridan izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EiTB

Pedro Mardones kazetariak Orlando, Tampako badia eta Cañaveral lurmuturra ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Pedro Mardones kazetaria Floridan

    Pedro Mardones kazetaria Floridan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Pedro Mardones kazetariak eta Raúl Pérez kamerariak Florida ezagutuko dute, bertan bizi diren Álvaro Barado, Ainara Arozena, Lorena Fuentes, Patxi Beitia, Eva Mora eta Ion Apezteguia euskaldunen eskutik.

Besteak beste, Tampako badia bisitatuko dute, eta Orlandon ere egongo dira. Familia osoarentzako entretenimendu eskaintza zabalarekin, jolas-parke gehien dituen hiria da Orlando.

Horrez gain, Cañaveral lurmuturrean ere egongo dira. Bertan, Kennedy Space Center dago, NASA erakunde ospetsuaren zentroa. Duela berrogei urte, bertatik atera zen lehen gizakia ilargira eraman zuen espazio-ontzia.

Gainera, planetako ekosistemarik basatienetako bat dauka Floridak: marrazo artean igeri egiteko edo kaimanei janaria emateko aukera izango dute osteguneko saioan.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.