Itxi

telebista

Audientzia

Hauteskunde eztabaidak % 10,3ko audientzia-zatia lortu zuen ETB2n

EAJ/PNV, PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta PP alderdietako hautagaiek parte hartu zuten Xabier Garcia Ramsden kazetariak gidatutako debatean.

  • Hauteskunde eztabaida ETB2n.

    Hauteskunde eztabaida ETB2n. Irudia: EiTB

Hauteskunde orokorren inguruko eztabaidak audientziaren harrera bikaina izan zuen asteazken gauean ETB2n, % 10,3ko kuota bereganatuz. Xabier Garcia Ramsdenek gidatutako debatean honako hauek hartu zuten parte: EAJ/PNVko Aitor Estebanek, PSE-EEko Patxi Lopezek, Elkarrekin Podemoseko Juan Lopez de Uraldek, EH Bilduko Oskar Matutek eta PPko Mari Mar Blancok.

Saioak 316.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Gaur gauean, Amaia Cayerok gidatuko duen hauteskunde eztabaida izango da ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai. Hautagai hauek arituko dira bertan: EAJ/PNVko Joseba Agirretxea, PSE-EEko Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategi, EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta PPko Laura Garrido