telebista
22:30ean
Bizkaiko Enkarterri eta Meatzaldea bisitatuko ditu 'Juego de Cartas' saioak
EiTB
Zugastibide sagardotegia eta Gallarta Zaharra, La Capitana eta Gailurretan jatetxeak izango dira protagonistak.
-
Azaroaren 11ko saioaren promozio irudia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Bizkaiko Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeetako lau jatetxe izango dira nor baino nor gehiago gaur gauean 'Juego de Cartas' saioan: Estibaliz Olabarria gidari duen Gallarta Zaharra, Abanton; Trapagarango Zugazti-bide sagardotegia, Alfonso Loizaga buru duena; Pedro Luis Marquinaren La Capitana, Turtziozen, eta Karrantzako Gailurretan, Maika de Menak zuzentzen duen jatetxe eta landetxea.
'Juego de Cartas' gaur izango dugu ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.