telebista
22:30ean
Suediako Malmö hirian izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean
EiTB
Carolina Calvo kazetariak hiria ezagutuko du bertan bizi diren Jon, Iñigo, Borja, Amaia eta Argoitz euskaldunen eskutik.
-
Carolina Calvo kazetaria Malmö hirian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Carolina Calvo kazetariak Suediako Malmö hiria ezagutuko du bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Jon, Iñigo, Borja, Amaia eta Argoitz.
Suediako hirugarren hiririk jendetsuena da, Stockholm eta Göteborg hirien atzetik, eta 300.000 biztanle ditu. Bisitarientzako eskaintza zabala du: alde zaharra, Västra Hamnen auzo ospetsua, portu industrial zaharra, Calatravak eraikitako Turnun Torso etxe orratza eta Ribersborg hondartza, besteak beste.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.