Itxi

telebista

22:15ean

'La Jungla 4.0' akziozko filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

'La Jungla de Cristal' filmarekin hasitako sagaren laugarren lanean, John McClane (Bruce Willis) inspektoreak terrorismo mota berri bati egin beharko dio aurre: hackerren eraso bati.

  • Bruce Willis John McClane inspektorea hezurmamitzen 'La Jungla 4.0' filmaren fotograma batean

    Bruce Willis John McClane inspektorea hezurmamitzen 'La Jungla 4.0' filmaren fotograma batean

Gaur gauean, ETB2k La Jungla 4.0 (Live Free or Die Hard) akziozko filma eskainiko du. Len Wisemanek zuzenduriko akziozko film estatubatuarraren protagonistak dira, besteak beste, Bruce Willis, Justin Long, Timothy Olyphant, Maggie Q, Cliff Curtis eta Mary Elizabeth Winstead.

La Jungla de Cristal filmarekin hasitako sagaren laugarren lanean, John McClane (Bruce Willis) inspektoreak terrorismo mota berri bati egin beharko dio aurre: terrorismo informatikoari. Hacker talde batek Ameriketako Estatu Batuetako komunikazio, garraio eta energia-horniketa guztiak kontrolatzen dituen sare informatikoaren kontrola hartuko du, herrialdean anabasa sortuz. McClanek bere teknikak erabiliko ditu operazioaren buruak ezin hobeto prestatutako arrisku terrorista zapuzten saiatzeko.

Ez galdu La Jungla 4.0 akziozko filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema